XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

h) Estilo eta garai desberdineko eta maila honen araberako zailtasuna duten obrez osatutako errepertorioa interpretatzea.

Edukinak

Birika-edukieraren garapenerako lasaitzea eta arnasketa lantzea.

Aurpegi-muskuluak indartzea.

Instrumentuarekin eta gabe arnasketa-ariketak (afinazioa kontrolatuz nota mantenduak, soinuaren kalitatea eta aire-dosifikazioa).

Entzumen-sentikortasuna garatzea, soinuaren kalitate ona lortzeko ezinbesteko baldintza modura.

Eskalak eta tarteak (hirudunak, laudunak) lantzea, artikulazio desberdinetan aire-emisioa kontrolatuz.

Dinamika eta altuera desberdinen arabera, soinu-emisioa.

Jauzi, artikulazio eta txioak, etab.

Afinazioa, doiketa eta zehaztasun erritmikoa garatzeko beste instrumentuak erabiliz talde-lana.

Oroimena lantzeko ariketa iraunkorra eta progresiboa.

Ikasteko ohitura egoki eta eraginkorrak lortzea.

Obra edo fragmentu sinpleak bistaz irakurtzea.

Egitura musikalen maila desberdinak (motiboak, gaiak, aldeak, fraseak, atalak, etab.) ulertzeko hastapenak, hauen bidez interpretazio kontzientera (eta ez intuitibo hutsera) iristeko.

Ikaslearen ahalmen musikal eta teknikoaren garapen bateraturako egokitzat hartzen diren zurezko haize-instrumentuen errepertorioko ariketa, estudio eta obren zailtasun-mailari dagokion hautaketa progresiboa.

Talde-lana.

METALEZKO HAIZE-INSTRUMENTUAK

Tronpa, Tronpeta, Tronboia, Tuba

Oinarrizko maila

Helburuak

Oinarrizko mailako metalezko haize-instrumentuen irakaskuntzak, ikasleengan ondoko gaitasunak garatzen laguntzea izango du helburu:

a) Arnasketa diafragmatikoaren eta ahoa osatzen duten muskuluen bidez haizea kontrolatzea, soinuaren emisio, afinazio, artikulazio eta malgutasun egokia lortzearren.

b) Noten afinazioa eta soinuaren kalitatea automatikoki zuzentzeko behar diren erreflexuak zehatz-mehatz erabiltzen jakitea.

c) Instrumentuaren ezaugarriak eta soinu-posibilitateak ezagutzea eta hauen mailaren eskakizunen arabera, bakarkako interpretazioan zein taldekakoan erabiltzen jakitea.

d) Afinazioaren kontrol iraunkorra eta soinu-kalitatearen hobekuntza jarraia lortzeko entzumenaren sentikortasuna erakustea.

e) Maila honekin bat datorren zailtasuneko eta estilo desberdinetako obra adierazgarriz osatuta dagoen oinarrizko errepertorioa interpretatzea.

Edukinak

Arnasketa eta lasaitzea lantzea birika-ahalmena lantzeko.

Aurpegiko muskuluak sendotzea.

Entzumen-sentikortasuna garatzea, soinu-kalitate ona lantzeko ezinbesteko baldintza gisa.

Soinu-emisioari buruzko ikasketak.

Digitazioaren oinarrizko printzipioak.

Artikulazio desberdinak lantzea.

Dinamika lantzea.